Kaixo lagun:

Azken aldian badago gai bat asko kezkatzen gaituena; eta bazkide, kirolari, guraso zein zuzendaritza taldeko kideen ahotan dabilena.

Partidutan Ibarran ematen diren zenbait gertaerekin dago erlazionatua. Izan ere, aurkariarekin, arbitroarekin,… sartzeko joera dago: irainak, mehatxuak, isekak,…

Badakigu beste zelai batzuetan ere pasatzen dela, baina horrek ez gaitu lasaitzen. “Eta guri zer!?”, ezta? Hori ez da UDA!

Gure kirolariek aldageletako paretetan idatzitakoa berreskuratuz, gu laguntasuna, errespetua, adiskidetasuna, elkarbizitza, batasuna,… gara. Eta hori ez da ez liskarra, ez da ez istilua eta ez da horrelako ezer. Gu ez gara horrela.

Izan gaitezen ba gu! Ez gaitezen besteen jokoan erori!

Hortaz, UDA osatzen dugun guztioi zuzendutako deialdia da hau: goazen egoera hau iraultzera!, gure nortasuna inoiz baino indar gehiagorekin defendatzera! Goazen erakustera beste modu batera egin daitezkeela gauzak!

Eskerrik asko, AUPA ZUEK ETA AUPA UDA!

UDAko Zuzendaritza