Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunean, urriaren 10ean, Hiruko Futbol Txapelketa antolatu dugu. Arizmendiko eta San Juan de Dioseko gaixoekin batera jardungo dute futbolean. Real Sociedad Fundazioak eta Athletic Fundazioak bat egin dute ekimenarekin.
Sortzez kirol elkartea da UDA; baina, egun, kirol praktika helburu baino bitartekari da. Kirola norberaren ongizaterako, talde lanerako eta, ondorioz, gizartearen eraldaketarako tresna da. Honela, kirolak bizia eman dio herriari, Aretxabaletari.
UDA Kirol Elkartearen eragite gaitasunari zukua atzeratzeko asmotan, kirolari esker herrian eta eskualdean lurrak mugitzeari ekin genion. Debagoiendarren ilunekoak argitara ekarrita, eta erroturik zeuden ohituretan eragin dugu UDAn mugarri izan den U@DA proiektuarekin.
Proiektua aurrera eramateko bat egin genuen Aretxabaletako Kirol Elkarteak eta Hermanos de San Juan de Dios ospitaleak, elkarrekin errealitate gordin bezain gogor honi aurre egiteko. Ordutik hamaika ekimen antolatu ditugu gai honen inguruan, tartean iazko Inklusioa Ilusioa ekitaldia. Dena den, elkartearen eguneroko lana bilakatu da drogen prebentzioarena eta buru-belarri dihardugu horretan lanean.
Hiruko futbol txapelketa Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunean
UDA futbol taldeko infantilek eta Arizmendiko jokalariek San Juan de Dios ospitaleko gaixoekin batera jokatuko dute futbolean ostegun honetan, hilaren 10ean, arratsaldeko 17:00etan, Ibarra kiroldegian.
- Urriak 10, osteguna
- 17:00
- Ibarra kiroldegian
Real Sociedad Fundazioko beteranoen taldeak ere parte hartuko du ekimenean. Athletic Fundazioak ere bat egin du ekimenarekin.
Asmoa gazteak eta drogen kontsumoagatik gaixotasun mentalak dituzten pertsonak batzea da, eta, elkarrekin, kirola egitea. Interakzio horretan gertutik ezagutuko dute patologia dualeko pertsonen errealitatea, beraiek jokabideak, egoerak, bizipenak… ezagutuko dituzte, eta horrek bide emango die kontsumo ohituren inguruan hausnartzeko.