Komunikatu ofizila: Joka dezagun errespetuz

Kaixo lagun: Azken aldian badago gai bat asko kezkatzen gaituena; eta bazkide, kirolari, guraso zein zuzendaritza taldeko kideen ahotan dabilena. Partidutan Ibarran ematen diren zenbait gertaerekin dago erlazionatua. Izan ere, aurkariarekin, arbitroarekin,… sartzeko joera dago: irainak, mehatxuak, isekak,… Badakigu beste zelai batzuetan ere pasatzen dela, baina horrek ez gaitu lasaitzen. “Eta guri zer!?”, ezta? Hori [...]

By |2022-03-30T09:27:04+02:00marzo 30th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Badator Korrika!! Lekukoa hartuko dugu UDAn

Apirilaren 1an Korrika pasako da Aretxabaletatik. 13:43tan iristen da Arrasatetik. UDAko kirolari, entrenatzaile eta Juntakideak Kuartel ondoan elkartuko gara eta elkarrekin gurutzatuko dugu herria Durana kaletik barrena. Atseden aurrean lekukoa hartuko dugu, Gu ere bagarelako Korrika. Aupa Korrika eta aupa UDA!  

By |2022-03-29T09:24:45+02:00marzo 29th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

Hitzaldia Dagdan: Kirolarien esperientziak partekatzen

75. urteurrenaren harira, hitzaldi sorta bat antolatu dugu non kirolari ezberdinen parte-hartzeaz gozatzeko aukera izango dugun. Hortaz, lehenengo hitzaldia martxoaren 31an izango da Dagda tabernan, 19:00tan. Lekaixokak gidatuta, Markel Uriarte, Xubane Garai, Ainhize Barrainkua eta Garazi Estebez kirolarien bizipen eta esperientzietatik ikasteko aukera izango dugu.

By |2022-03-28T11:24:30+02:00marzo 28th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments
Go to Top