Gaur arte, bi egunez, bertan behera geratu da UDAren Futbol Jolas-kanpusa. Bihartik aurrera, ordea, berriz ekingo diogu kanpusari.
Azken orduetan Aretxabaletan Covid-19a izaten ari den bilakaeraren emaitzek erabaki hori hartzera eraman gaituzte, nahiz eta, orain arte bezala, segurtasun neurri guztiak bete beharko ditugun. Hau da: sarrera-irteera puntuak erabili, taldeak osatu, higiene neurriak bete…
Edozein zalantzaren aurrean, lasai jarri gurekin harremanetan [email protected] helbidera idatzita edo 658 73 14 71 telefonora deituta.