Asteazkenean, abenduaren 18an, Varados filma proiektatuko da Aretxabaletako Arkupe zineman. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta, behin filma bukatuta, Xabi Igoa Erizek eta Izaskun Arriaran elkarrizketatuko du.
«Jaso eta eman, eman eta jaso, elkartasuna da hori» dio Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kantu batek. Horrela gabiltza joan den abenduaren 13tik. Odoloste janarekin eman genion hasiera Elkartasun ekintzari, eta ordutik kiloak biltzen eta elkartasuna zabaltzen gabiltza.
Hainbat dira aste honen buruan egin ditugun ekintzak: odoloste jana, azoka berezia, elikgai bilketa… Eta, aste honetan beste hainbat ekintza egingo dira. Asteazkenean, esaterako, Helena Tabernak zuzendutako Varados filma eskainiko dugu Aretxabaleta Zaporeak proiektuarekin batera Arkupen.
Arratsaldeko 19:00etan izango da proiekzioa. Varados filmak Lesboseko errealitatea kontatzen du. Donostiako Zinemaldian emititu zen eta Goya sarietarako izendatua ere izan da. Filmak ordu bete inguruko iraupena izango du eta behin filma bukatuta, Xabi Igoak Izaskun Arriaran elkarrizketatuko du.
Filmaren trailerra
Filmaren sinopsia