ESKERRIK ASKO, ARETXABALETA

75 urte betetzen ditu UDA Kirol Elkarteak aurten, eta, urteurrenarekin batera, UDA osatzen
dugun guzti-guztiok ilusioz ekin genion urteko egitarau oparoa antolatzeari.

Ez dira gutxi izan urtean zehar aurrera eramandako ekimenak, hala nola, dokumentala,
Genuine Ligako partiduak, UDA poteak, UDA eguna (Gozategirekin), Ikazkin Trail mendi
lasterketa… Azkenengo honek, esaterako, sekulako arrakasta izan du bai herri mailan eta
baita Euskal Herri mailan ere. Benetan egun berezia bizi izan genuen, eta aitortu beharra
dago herritar guzti-guztion inplikazioak ahalbidetu zuela ekimena behar bezala ospatzea.

Mila esker denoi, bihotz-bihotzez. Eskerrik asko, Dorleta, Ainara, Iñaki eta Julen, dena
mimoz zaintzearren, gure inguruak Euskal Herri guztiari erakustearren. Esker mila,
bolondres guztiei, banaka-banaka, ibilaldiko izkina bakoitzean zuen indar eta gogoa
eskaintzearren. Labur-labur esanda: ESKERRIK ASKO, ARETXABALETA.