Zuhaitz Eguna eta UDAren 75.urteurrena bat eginda, otsailaren 20an 16 zuhaitz landatuko dira Ibarra futbol zelaiaren inguruan eta Otala Zelain. 10:00tan hasiko da ekimena Ibarratik irtengo den Otala Zelairainoko ibilalditxo batekin eta, ostean, Ibarrara itzuliko gara bere inguruan falta diren zuhaitzak landatzeko. Ingurumenak gure ongizatean jokatzen duen paper garrantzitsua aintzat hartuta, ekimen hau bereziki esanguratsua da guretzat.